2011/01/21

Korrika 17ren aurkezpena egin da gaur Goierrin Lazkaoko Beneditarren liburutegian.

Goierriko KORRIKA 17ren arduraduna den Nekane Munduatek eskerrak eman dizkie aurkezpenean egon diren guztiei, euskalgintzan lan egin eta egiten dutenei.
1980an OƱatitik -Bilbora zeharkatu zuen 1.KORRIKAtik 30 urte pasa dira. Eta ediziotik ediziora, milaka eta milaka lagunen partaidetzarekin Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketa erraldoia bizi-bizirik datorkigu.
Euskaldun orok, agian, noizbait eginiko galdera bi honakoak: nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari? KORRIKA 17ak horiei guztiei izena ipini die, EUSKALAKARI. Korrikaren 17.edizio honetan omendua Euskaltzaindia izango da. Horrezaz gain ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta Korrika antolatzen duen AEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta Rikardo Arregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izan direla helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak. Gure eskualde honetan ere hainbat lan egin da, bai. Euskalgintzaren enborrak eman du adarrik Goierrin. Lehen gau eskola, euskalduntze-alfabetatzeak eta orainak; lehen Ikastola eta oraina; lehen bertso eskola eta oraina. Honengatik guztiarengatik aurkezpenean egon direnak goraipatu ditu Nekanek. Izan ere, horixe da KORRIKA 17ak goraipatu nahi duena. KORRIKA 17an modu askotara parte hartu daiteke:
  • Korrika laguntzaile eginez.
  • Datozen asteotan Goierriko herri orotan eratuko diren batzordeetan parte hartuz. Astelehena, urtarrilak 24, Lazkaon 19:00etan eta Olaberrian 20:00etan. Asteartea, urtarrilak 25, Legorretan gaztetxean 19:00etan. Asteazkena, urtarrilak 26, Beasainen Udaletxeko Batzar Aretoan 19:00etan eta Idiazabalen 20:30ean. Astelehena, urtarrilak 31, Ataunen 20:30ean. Otsailak 1,asteartea, Ordizian Barrena Kultur Etxean 18:00etan. Ateartea, otsailak 2, Ormaiztegin Udaletxeko Areto Nagusian 19:00etan.
  • Materiala erosiz: Beasaingo Herri dendan, ostiral zein larunbatetan 18:00etatik 21:00etara (kale Nagusian) eta Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietan.
  • Kulturalean parte hartuz.
  • KM erosiz.
  • Enpresa edo saltegiek, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
  • ...
Eta...

Nola ez! Bizkarrekoa jantzi eta KORRIKA eginez!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina