2020/04/20

Etxealditik Euskaraldira

Ezohiko egoera honetan, Euskaraldiak etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harremanetan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa proposatzen digu, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra. Horrela, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia etxetik prestatzen hasiko gara.

Azalpen guztiak Kike Amonarrizen eta Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuren eskutik:


Ariketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Euskaraldirako beroketa ariketak egiten, elkarrekin etxean ere euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiliz.

Animatu eta parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina