2014/03/28

HABEren azterketa egiteko matrikulazioa zabalik


HABEren 1.deialdiko azterketak egiteko matrikulazioa zabalik dago apirilaren 2ra arte. Lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren maila egiteko lehen deialdirako matrikulazioa da orain zabalik dagoena. Izen-ematea Internet bidez egin behar da www.habe.euskadi.net atarian ikasleen sarbidean klik eginda. Bertan sartzeko norberaren erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar dira. 


Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.

Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikulazio-orria bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

Matrikulari ordaintzeari buruzko informazioa eta gainerako zalantzak argitzeko hemen koltsulta dezakezue. Azti ibili, eta ez utzi matrikula azken unera arte, badaezpada. Hartara, edozein arazo konpontzeko astia izango duzue.

Zorte on!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina