Beira taldeak eta Izaskun Bernedok (beste
askoren artean) egindako “Sar dadila kalabazan” bertsomovieak irabazi du
2014ko Bertsomoviedako ikusleen saria. 1043 boz lortu ditu azkenean. Pentzauku Produktionsen (ikusleen sariaren iazko irabazleak
,bide batez) “Bertsofrikia” gerturatu zaion arren (883 boz) hasiera
hasieratik izan da bozketaren buruan. Aurreko bi edizioetako sari
nagusiaren irabazleak (lehen urtean Gabiritarrekin erdibana) aurten ere
ez dira esku-hutsik joango, beraz. Azpian duzue eurek egindako lana. Ikusi eta gozatu!
Gainerako sarien irabazleak aste honetan jakinaraziko dituzte antolatzaileek.Zorte on, beraz, gainerakoei!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina