Otsailaren 28an, ostirala, E-uskaltegian mintzodromoa egiteko asmoa dugu. Euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn-munduan zehar zein Euskal Herrian-online ikastaroetan-. Aurreko urteetako esperientzia ezin hobea izan da eta hirutan egingo dugu aurten.
Helburua
Eskolaz
kanpo euskararen erabilera bultzatzea. Ikastaroetan (online, aurrez
aurre, konbinatu, auto-ikaskuntza) euskara ikasten ari direnak eta
euskaldunak elkartu, solasean jarri eta euskaraz aritzea.
Partaideak
Lau-seinaka
bildu interes orokorreko gaiez arituko dira berriketan ordu erdiko hiru
txandetan gela birtualetan; bakoitza amaitu ostean beste gela batera
mugituko beharko dute; partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz
egiteko. Izendatutako dinamizatzaile bat egongo da bakoitzean.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira
Batetik, sare sozialen inguruan arituko dira; bestetik, euskararen aldeko ekimenen inguruan; azkenik, oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai.
Parte hartu nahi baduzue
Aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a, astelehena, izango da. Izena emateko sakatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina