AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 6a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.
Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere, bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.

Barnetegietako datak hemen.
*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2019/2020 ikasturtean, AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina