2011/04/06
Literatura tertuliak Seguran.
Aspalditik da martxan Seguran, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan "literatura-tertuliak" ekimena. Bertan, helburu nagusia Segurarren artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea, era berean, bultzatzea da. Interesa zutenenekin taldea osatu zen 2008ko urria eta 2009ko ekaina bitarteko epealdirako; 3 liburu aukeratu, berauek irakurtzeko konpromisoa hartu, azkenik, idazlea bertan zela tertulian parte hartzeko. 2010ean ere ekimenarekin jarraitzeko onartu eta 12 lagunek eman zuten izena. 2011an ere ekimena aurrera darrai. Tertuliak arratsaldean izaten dira, Seguran bertan (Txanbolinpen). Tertuliak ordu eta erdiko iraupenekoak dira. Bertan, helburua idazleak berak zerk motibatuta idatzi zuen liburua, norentzat eta hemendik aurrera berak egoki ikusitakoa aztertzea izan ohi da. Ondoren, tertulian parte hartutakoek euren sentsazioak, irudipenak, iritziak azaldu ohi dituzte dituzte eta finean, liburua aintzat hartuta horren inguruan aritu solasean. Atzorako jarria zuten Fernando Morillorekin solasean aritzeko hitzordua. 8. tertulia honetarako aukeratutako liburua “Bilbo samurai” izan da. 18:30ean elkartuko ziren Segurako Plazan dagoen Txanbolinpen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina