2011/04/07
Gaur hasiko da KORRIKA 17 Trebiñun.
Aurrera Korrika! Horiek dira Korrikari hasiera emateko erabiltzen diren bi hitz magikoak. Behin mezua lekuko barruan sartuta, 17. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Trebiñuko Gutxisolo euskara elkarteari emango dio lekukoa lehen kilometroa egin dezan. Aurretik beste bi mila baino gehiago izango ditu, Donostiara Errep'>Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean iritsi arte. Trebiñuko plazan hasiko da ekitaldia arratsaldeko bostetan, eta bertan egongo dira Asier Amondo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna. Txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzak egingo diote harrera mezu sekretua eramango duen lekukoari, eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearen bertso eta dantzarien aurresku artean omenaldi xumea eskainiko zaio Korrikari. Kale animazioa eta umeen txokoa ere ez dira faltako Trebiñuko hasiera eguneko jaian. Hasiera ekitaldia Trebiñu herrian izango bada ere, jaiak Argantzunen jarraituko du, herriko frontoian arratsaldeko zazpietan hasiko den kontzertuarekin, Aske, Herrikada, Gose eta Betagarri taldeen eskutik. Korrika 17k, Trebiñutik aterata, gaur,17:30ean emango ditu bere lehen urratsak Argantzun aldera (18:27), eta berriro itzuliko da Trebiñura (19:37). Lehen kilometroetako lekuko eramaileak inguruko euskalakariak izango dira: Trebiñuko alkate Inma Ranedok eramango du lekukoa Udalaren kilometroan; Arabako Foru Aldundiko kultur diputatu Malentxo Arruabarrenak ere bai, Aldundiak lagunduta euskara ikasten ari diren sei etorkinekin batera; Trebiñuko eskolako guraso elkarteak; Trebiñu Konderriko koadrila guztiak; Argantzuko Udalak eta ikastolak; merkatariak; nekazariak; dantzariak; kirolariak… Arabako Mendialdetik, Kanpezu (00:14), Maeztu (01:38) eta Azazeta (02:17) igarota, Lautadan barneratuko da Korrika 17: Dulantzi (03:22), Agurain (04:51), Zalduondo (05:48), Egino (07:11). Sakanan
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina