Hamar egun gelditu gabe, euskararen eremu guztian zehar, milaka eta milaka lagun, milaka eta milaka “euskalakari” ibili dira.
Donostiak gainezka egin zuen, gainontzeko hiriburuetan gertatu den bezala; eta gauza bera gertatu da Goierrin.
Lekuko eramaileak eta parte hartzaileak ere anitzak izan dira, pentsakera eta ideologia desberdinak izanagatik ere, MAITATU, IKASI, ARI….EUSKALAKARI leloak batu ditu, euskarak batu ditu. ZUEK BATU DITUZUE .
Horrexegatik, eskerrik asko eta mila zorion korrika mundiala izan dadin egin duzuen ahaleginengatik. EUSKALAKARIon lana gabe ezin zen hau bezalako ekitaldirik burutu.
Eta ezinezkoa, baita ere, Korrika kulturala, korrika batzordeak... bizi izan duten arrakasta izatea.
Horrexegatik guztiagatik mila esker batzordeetan lan egin duen orori, diruz lagundu duenari,egunean korrika pausoa edo eta txalo pausoa eman duenari... mila zorion !
Berriz ere lortu dugu!
GORA EUSKAL HERRI EUSKALAKARIA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina