Ordiziako Harizti taldeko zenbait ikaslek pintxoak egin dituzte etxean eta klasera ekarri. Bakoitzak bere pintxoaren osagaiak azaldu ditu eta baita nola egin duten ere.
Belar-meta
Osagaiak:
- Ogi xigortuak
- Arrautza egosia
- Urdaiazpikoa
- Olibak
- Maionesa
- Arrautza egosi,zuritu eta moztu.
- Arrautzaren barruan maionesa ipini
- Bi ogi xigortu jarri bata bestearen gainean eta urdaiazpikoa erantsi
- Arrautza ogi xigortuen eta urdaiazpikoaren gainean jarri
- Arrautzaren gainean bi oliba eta urdaiazpiko zatia ipini
Osagaiak:
- Patata
- Tipula
- Arrautzak
- Piperra
- Olioa
- Patatari azala kendu eta patata garbitu.
- Patata eta tipula moztu.
- Zartaginean olioa bota eta patata eta tipula bertan gorritu goxo-goxo ordubetez.
- Patata eta tipula zartaginetik atera, olioa kendu, arrautza nahastu eta gatza bota.
- Zartaginean egin 5 minutuz.
- Piperra zartaginean egin, atera, moztu eta tortilla barruan sartu.
Osagaiak:
- Maionesa
- Arrautzak
- Olibak
- Atuna
- Piper gorriak
- Arrautzak egosi, erditik moztu eta gorringoa kendu.
- Atuna, gorringoa eta maionesa nahastu eta arrautzaren barruan sartu.
- Piperra eta oliba ipini gainean.
Azalpenen ondoren, ikaskideek dastatu egin zituzten pintxoak eta baita baloratu ere. Alor hauek hartu zituzten kontuan baloratzerakoan: osagaiak, aurkezpena, izena, zaporea eta lana. Guztien puntuazioa batu eta, azkenean, Tortilla piparretan lo pintxoak irabazi zuen, 93 punturekin. Arrautza beteak pintxoak bigarren postua lortu zuen, 90 punturekin, eta hirugarren tokian Belar-meta pintxoa geratu zen, 86 punturekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina