2017/02/02

Jende ugari bildu da talo tailerrean



Kultur ekintza arrakastatsua izaten da talo tailerra, ezbairik gabe, eta atzokoa ere ez zen salbuespena izan, 110 lagun inguru bildu baikinen Arriarango Intxaurpe elkartean. Giro ederra sortu zen bertan bildutako euskaltegiko ikasle eta irakasle, ume eta helduen artean. 


Segurako talogileek orea nola egin irakatsi zuten eta tailerreko parte-hartzaileak adi-adi egon ziren begira. Gero, bakoitzak bere taloa egin zuen eta sutan erretzera eraman. Azkenik, txistorra, hirugiharra, gazta edo txokolatea barruan sartu eta dastatu egin zuten. Horretaz gain, txotx garaia izanik, nahi izan zuenak elkarteko sagardoa ere dastatu zuen.

 




Mila esker urtero ekintza hau antolatzen laguntzen diguten Segurako talogileei eta Intxaurpe elkarteko kideei. Eta nola ez, parte hartu zenuten guztioi. Datorren urtean ere elkartuko gara berriz!

Argazki galeria hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina