2017/02/20

Korrikaren arropa salgai


20. Korrikaren arropa kalean da eta hori aitzakiatzat hartuta, hainbat desfile egiten ari dira han-hemenka. Ostiralean, Donostiako AEKren lagunek kalera atera zuten arropa. Bretxa merkatalgunearen ondoan (bertan baitago denda ere) egin zuten desfilea aurtengo edizioko arropa erakusteko. Hainbat lagun ibili ziren alfonbra urdinaren gainean, tartean Realeko jokalariak eta First Model agentziako modeloak. 

Desfileko argazkiak Irutxuloko Hitzaren webgunean ikus daitezke. 

Beste desfile bateko irudiak ere jasota daude bideo honetan:



Arropak Beasainen salgai

Gure eskualdean, Beasaingo herri-dendan (San Inazio kalea 2, udaletxetik gertu) daude salgai 20. Korrikaren arropak. Ostiraletan, 17:00etatik 19:30era egoten da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara


Dendara gerturatzerik ez baduzue, berriz, Internet bidez ere eskura dezakezue.

Jantzi batzuk eta atera euskara kalera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina