Azkeneko ikasturteetan bezala, aurten ere udaberriari ongietorria emateko eta euskaraz bizitzeko asteburuko barnetegiak antolatu ditu AEK-k Arantzan zein Iruñean.
Maiatzaren 12, 13 eta 14an goi mailetan dabiltzanentzat -B2 eta C1 mailakoentzat- izango da eta ahozkoa lantzeari begira; maiatzaren 26, 27 eta 28an, berriz, A2 eta B1 mailakoentzat.Biak Arantzan izango dira.
Bestalde, Iruñean hiri-barnetegia eskainiko dute maiatzaren 20 eta 21ean. Honetan, asteburuko barnetegi batean egiten diren jarduera guztiak burutuko dira, baina, gaua bertan pasa gabe (norbaitek lo egiteko tokia behar badu, bila diezaiokete).
Barnetegi bakoitzean 60 bat ordu izango dituzte ikasleek euskara ikasteko, hitz egiteko, ondo pasatzeko... erabileran eta ikas prozesuan sakontzeko.
Informazio gehiago/izen emateak: 637 200 100/ 946 253 596.
Udaberrian ere ikasi eta erabili euskara praktikoa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina