2017/02/01

Ikasleak kazetari lanetan Ordiziako azokan

Beasaingo goizeko taldekoak, AEORRI, Ordiziako azokan izan dira gaur baserritarrak elkarrizketatzen, eta bide batez,erosketak egiteko ere aprobetxatu dute goiza. Gazta, eztia, ogia eta babarrunak erosi dituzte. Noski, dena euskaraz.


Baserritarrekin izandako solasaldian, besteak beste, honakoak jakin nahi izan dituzte ikasleek: zer saltzen duten, zenbat urte daramaten Ordiziara etortzen eta nola ikusten duten azokaren etorkizuna. Euskarari buruzko hainbat galdera ere egin dizkiete saltzaileei.

Erantzunak jakiteko, itxaron egin beharko dugu. Martxoko Aizu! aldizkarian irakurri ahalko dugu erreportajea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina