Talo ikastaroa izan zen joan den asteazkenean Arriarango Intxaurpe elkartean, eta 90 bat lagun bildu ziren. Segurako talogileek taloak egiteko prozesua erakutsi zuten, eta ikastaroko parte hartzaileei taloak egiten irakatsi zieten. Talogileek orea egin ondoren, mahaietan banatu eta parte hartzaileek taloak egin zituzten talogileen aholkuei jarraituz. Ondoren, erretzera eraman zituzten, eta, ondo erretakoan, hirugiharrez, txistorrez, txokolatez edo gaztaz bete zituzten taloak. Amaitzeko, bakoitzak norberak egindako taloa dastatu zuen. Ikastaroan izandakoek aipatu dutenez, "gustura eta giro onean" aritu ziren talo-jardunean.
Hona hemen prozesua argazkitan:
Segurako talogileak orea egiten.
Ikastaroko parte hartzaileak taloa egiten, Segurako talogileen azalpenen laguntzaz.
Intxaurpe elkarteko kideak, eta AEK-ko irakasle eta ikasleak taloak eta gainerakoak erretzen.
Taloa erre ondoren, barrualdea jakiz betetzen.
Taloa prestatutakoan, dastatzen.
Ikusi albistea Goierri Telebistan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina