San Balendin eguna izan zen joan den astean, eta, egun hori probestuz, Estatu Batuetako Boise hiriko euskara ikasleek maitasun gutunak idatzi zituzten klasean. Ondoren, munduko beste euskara ikasle batzuei bidali zizkieten. Oinarrizko mailako ikasleek Boise State University-ko ikasleei bidali zizkieten gutunak, erdi mailakoek Australiakoei eta goi mailakoek Europako hainbat ikasleri: Londreskoei, Erromakoei, Bartzelonakoei, Euskal Herrikoei...
Gutunik jaso ez baduzue ere, baduzue eurei erantzuteko aukera. Horretarako sartu Euskal Kulturaren orrialdean, eta informazio gehiago, gutun batzuk eta helbidea topatuko dituzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina