Urtarrileko lehiaketak badu irabazlea: Antonio Aierbe Garmendia. Beasaingo iluntzeko taldeko ikaslea da Aierbe, eta lehiaketan parte hartzen du fin-fin, hilero-hilero. Hileroko jardun horrek eman du fruitua, eta azkenean saria eskuratu du euskaltegiko ikasleak. Jon Maiak egindako 'Bidaia intimoak' dokumentala, Irati Jimenezen 'Atsekabe zaitut' liburua, Lor taldearen diskoa, eta euskara-gaztelania hiztegitxoa eraman ditu etxera Aierbek. Zorionak eta gozatu!
Ez ahaztu otsaileko lehiaketa ere martxan dugula. 'Ipar haizearen kontra' antzezlana ikusteko bi sarrera zozketatuko ditugu galdera asmatzen dutenen artean. Animatu eta parte hartu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina