Euskaltegiak 25 urte bete ditu 2011-2012 ikasturtean eta urteurrena aitzakiatzat hartuta, abesti bat sortu dugu. Kantaren doinua Hernani aldeko Black Jiko taldeak egin du eta letra, berriz, Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrak. Black Jiko taldeko kide bat euskara ikasten aritu da gurekin ikasturte honetan, eta horregatik hautatu genuen reggae musika egiten duen taldea. Gaztelaniaz egin ohi dituzte abestiak, eta euskarazko kanta egiteko aukera eman diegu oraingoan.
Apalategik euskaraz ikasten ari direnek egiten duten ahalegina nabarmendu nahi izan du kantaren bidez, batez ere ematea hainbeste kostatzen den lehendabiziko pauso horri aitortza eginez.
Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri
Lehenengo eguneko lotsa
View more documents from goiztiriaekgoierri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina