Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, hilabete barru iritsiko da Goierrira. Aurtengo edizioa berezia izango da, gainera, aurten Korrikak
20. aldiz zeharkatuko baititu Euskal Herriko herri eta kaleak.
Bi urtez behin euskal gizarteari laguntza eskatzen diogu
Korrikaren bidez, eta honek mila modu ezberdinetan erantzuten digu. Bide
horietako bat da Korrika Lagun egitea. Herriz herri, Korrika
Batzordeetako kideak elkarte, enpresa eta komertzioetara joango dira,
gutun azal batekin, diru-ekarpena jasotzera. Horrekin batera, Korrika
babesten dutela ziurtatzen duen agiria edo afixa emango diete.
Martxoaren 31ra bitartean, Korrikaren ibilbidea finantzatzeko laguntzaileak bilatuko dira herriz herri, eta parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Korrikan lortutako diru guztia AEKren euskaltegietara bideratzen da, administrazioak emandako baliabideak oraindik ez baitira nahikoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina