Ohitura onak ez omen dira galdu behar, eta esaera horri kasu eginez, aurtengoan ere Ataungo Urbitarte sagardotegira egin dugu irteera. Joan den ostiralean izan ginen bertan, Ordiziako Mintzalagunekin eta Hitzaro euskara elkarteko bazkideekin batera.
Sagardotegiko menu gozoa dastatu genuen eta baita sagardoa ere. Guztia lehengo ohiturari jarraituta. Berrikuntzarik ere izan zen, ordea. Izan ere, panderoaren ordez, soinuaren doinua doinu elektrikoekin uztartu zuten. Modu batera edo bestera, mugitzeko eta dantzarik egiteko beldurrik ez zuten izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina