Eresti Oiarbide izan genuen atzo Ordiziako euskaltegian Bertso Korrikako saiorako prestatzeko. Ikasleei saioaren nondik norakoaren berri eman zien eta baita bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza ere.
Bihar, hilak 29, Bertso Korrikaren saioa izango dugu, 18:00etan euskaltegitik abiatuta.Bertan egingo dugu lehen saioa eta ibilbideari ekingo diogu, tabernetan
geldialdiak eginda. Pintxo-poteoa izango denez, jan eta edateko aukera
izango dugu, bertsolarien jarduna entzunez. Plaza nagusian amaituko dugu
saioa. Aratz Igartzabal, Nerea Elustondo eta Iban Urdangarin arituko dira bertsotan eta Eresti Oiarbide bera izango da aurkezlea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina