Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da martxoaren 1etik 14ra, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, #ESKUTIKeskura.
Berritasunez josita dator aurtengo kanpaina. Batetik, aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den: oliba-olioa apiril hasieran eta kontserba-loteak ekaina hasieran. Bestetik, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera izango dugu aurtengoan. Ez galdu aukera eta egin zure eskaera gure euskaltegietan!
Informazio gehiago HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina