2011/03/11

Tolosako inauterietan AEKren ikasle eta irakasleak.

Joan den astean, Ordiziako Goiztiri AEkren iluntzeko taldeko ikasle batzuk Tolosara joan ziren inauterietara. Inauterien gaia eskoletan landu ostean, Tolosara "jeiki, jeiki" erakusketa, inauterien ingurukoa, ikustera joan ziren.
Bertako giroa ikusteko, kalez kale ibili ziren, txarangekin dantzan desfilean parte hartuz, argazkian ikus daitekeenez. "El conquistador del fin del mundo" gaiaz mozorrotuta zihoan lagun-talde batekin bat egin eta haien ikurrina eskuan hartuta ibili ziren txarangaren atzetik saltoka. Nahikoa dantza egin ondoren, zerbait jan eta Ordiziara itzuli ziren. Ederki asko ibili ziren!

2 iruzkin: