2011/03/08

Goierriko herri ezberdinetan Korrika 17ren arropa salgai.

Goierrin Korrika 17. ediziorako arropa eta osagarriak erosi nahi izanez gero bada aukera zabala.
Goiztiri AEKren euskaltegietan eta Beasaingo herri dendan, Kale Nagusian, aurkituko du erosi nahi duen orok. Eta... martxotik aurrera baita Ordiziako asteazkenero egiten den ferian ere. Han izango gara! Hemendik gutxira internet bidez erosteko aukera ere egongo da Korrika 17ren orrialdean. Goierri guztian zehar, herriz herri ere mahaiak jarriko dira arropa eta osagarriak saltzeko. Hementxe egutegia:
  • ITSASONDO: otsailak 26 eta 28.
  • ARAMA; otsailak 28 eta martxoak 1.
  • LAZKAO: martxoak 2 eta 4.
  • ORDIZIA: martxoak 2, 6, 9, 16, 23 eta 30.
  • OLABERRI: martxoak 13 eta apirilak 9.
  • ARAMA: martxoak 10 eta 11.
  • SEGURA: martxoak 20.
  • ATAUN: martxoak 21 eta 22.
  • SEGURA: martxoak 25.
  • ORMAIZTEGI: apirilak 2.
  • ZEGAMA: apirilak 3.
Eta...hementxe!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina