2011/03/18
Euskalakari, koplari lehiaketa abian da.
Euskalakari, koplari deritzon lehiaketa antolatu dute Bertsozale elkarteak eta Korrika 17k elkarlanean.
Parte hartu nahi duten lagunek sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi behar dute ama begira zazu, ikusi nuenean doinua erabilita, taldeka. Kopletarako erabiliko den gaia oso da aproposa Korrika 17ren mezua indartzeko. Izan ere, euskalakari baten egunari buruz idatzi beharko dute koplalariek.
Korrika 17k antolatutako beste txapelketak, Euskalaklip eta Euskalaketa, ez bezala, honako lehiaketa hau itxia izango da, hau da, AEK-ko euskaltegietako ikasleek eta praktika egitasmoetako lagunek baino ezin izango dute parte hartu.
Lanak e-mailez bidaliko dira, apirilaren 1a baino lehen. Bertsozale Elkarteak osatuko duen epaimahaiak koplarik onena zein den erabakiko du. Irabazleak sari ederra izango du: afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin irabazten duen talde osoarentzat.
Oharra: bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da. Baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, antolatzaileek koplak abestera animatu nahi dituzte parte hertzaileak. Beraz, nahi duenak grabatu eta bidaltzeko aukera dauka; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
super ondo txo, kauen sotz esto sireve pa algo, hodei tonto
ErantzunEzabatuoso informazio ona da baina aspergarria da
ErantzunEzabatu