2011/03/01

Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz!

Egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago, eta hurrengo itzulpenak zein izango diren erabakitzen ari dira. Katalanek, kanpaina batekin lortu dute baietza jasotzea. Aurrekaririk ez duen garaipen handia izango litzateke oraindik zazpi hizkuntzatan besterik ez dagoen mundu mailako zerbitzu bat gure hizkuntzan jartzea lortzea. Txiki eta hauskorraren ideia utzi, eta teknologia berrietan sendoa den hizkuntza gisa ikus gaitzatela lor dezakegu! Horregatik, kanpaina bat hasi dute Twitterreko zuzendariari euskarara ere itzul dezaten eskatzeko. Sartu eta emaiozu babesa! Ez baduzu Twitter konturik eta nolabait lagundu nahi bazenu, zure kontaktu guztiei bidaliz lagun dezakezu, hauek bere kontaktu guztiei bidaltzeko, horrela Twitterra duten euskaldun guztiek sina dezaten, eta ez dutenek, jakin dezatela jende bat honetan ari dela eta egiten badute, sina dezatela! Katalanek 3000 atxikimendurekin lortu dute baietza. Azalpen gehiago inork nahi balu: Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina