2011/03/23

Euskalakliparen aldeko bozka.

Gaurtik aurrera gehien gustatu zaizuen Euskalakliparen aldeko bozka eman dezakezue, Korrika 17ren web-gunearen bitartez. Guztira, bideo laburren lehiaketa honetan 43 lan jaso dira. Jasotako lanen artean Goierrikoa ere bada; Segurako gazte asanbladak egindako "Indiana Jones, euskalakari. Bideorik baloratuenen artean Korrika 17k izendatuko duen epaimahaiak hartuko du azken erabakia. Euskalaklipik onenak I-PAD bat irabaziko du. Animatu eta bozketan hartu parte! Zein euskalakarik merezi du I-PAD-a, zure ustez? Sartu hementxe eta bozka eman!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina