2017/02/28

Korrika batzordeen hitzorduak

iritzia: 

Korrika batzordeen hurrengo hitzorduak:

Arama ⇨ martxoaren 15ean, asteazkena, 18:00etan, Itsasondoko udaletxean.
Ataun ⇨ martxoaren 7an, asteartea, 17:30ean, San Martinen.
Beasain ⇨ martxoaren 6an, astelehena, 18:00etan, AEKren euskaltegian.
Gabiria ⇨ martxoaren 7an, asteartea, 19:00etan, kultur etxean.
Gaintza ⇨ martxoaren 20ean, astelehena, 18:00etan, udaletxean.
Idiazabal ⇨ martxoaren 8an, asteazkena, 18:30ean, udaletxean.
Itsaso ⇨ otsailaren 28an, asteartea, 20:00etan, udaletxean.
Itsasondo ⇨ martxoaren 15ean, asteazkena, 18:00etan, udaletxean.
Lazkao ⇨ martxoaren 1ean, asteazkena, 18:30ean, udaletxean.
Legorreta ⇨ otsailaren 28an, asteartea, 18:30ean, udaletxean.
Ordizia ⇨ martxoaren 2an, osteguna, 18:00etan, euskaltegian.
Ormaiztegi ⇨ martxoaren 2an, osteguna, 20:00etan, udaletxe azpiko lokalean.
Segura ⇨ martxoaren 2an, osteguna, 19:00etan, udaletxean.
Zegama ⇨ martxoaren 15ean, asteazkena, 19:30ean, kultur etxean.
Zerain ⇨ martxoaren 9an, osteguna,19:00etan, kultur etxean.

Animatu eta parte hartu!

Korrika kulturala trukean

iritzia: 


Korrika kulturaleko zikloari Kepa Junkerak eta Sorginek eman zioten hasiera eta ordutik, herriz herri eta auzoz auzo, ekimen kulturalek ez dute etenik izan. Asier Amondok, Korrika arduradunak, adierazi duenez, euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen “esfortzuaren eta lan militantearen atal txiki bat” eskaini nahi diote trukean eta hori egiteko modurik onena euskal kultura sustatzea da. Gainera, Korrika Laguntzaile txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute Korrika Kulturalaren emanaldietan.

Agenda Korrika aplikazioan

Korrika kulturalaren agenda guztia Korrikaren sakelakoetarako aplikazioan ere txertatuta dago. Agendaz gain, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker. Akting enpresak garatu du, iOS eta Android gailuetarako.


Goierriko Korrika kulturala martxoan eta apirilean

Eskualdeko Korrika batzordeak hainbat ekitaldi ari dira antolatzen martxoaren erdialdetik aurrera egingo dituztenak. Ekitaldi horiek guztiek osatuko dute Goierriko Korrika kulturala eta aurrerago emango dizuegu horren berri.

2017/02/27

Euskarazko memeak

iritzia: 
Memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena.



Aurreko astean ama hizkuntzaren nazioarteko eguna izan zen eta sare sozialetan hainbat meme zabaldu zituzten.




Meme gehiago dituzue Zuzeun bilduta.

Asteburuko barnetegiak Arantzan zein Iruñean

iritzia: 
Azkeneko ikasturteetan bezala, aurten ere udaberriari ongietorria emateko eta euskaraz bizitzeko asteburuko barnetegiak antolatu ditu AEK-k Arantzan zein Iruñean.

Maiatzaren 12, 13 eta 14an goi mailetan dabiltzanentzat -B2 eta C1 mailakoentzat- izango da eta ahozkoa lantzeari begira; maiatzaren 26, 27 eta 28an, berriz, A2 eta B1 mailakoentzat.Biak Arantzan izango dira.


Bestalde, Iruñean hiri-barnetegia eskainiko dute maiatzaren 20 eta 21ean. Honetan, asteburuko barnetegi batean egiten diren jarduera guztiak burutuko dira, baina, gaua bertan pasa gabe (norbaitek lo egiteko tokia behar badu, bila diezaiokete).

Barnetegi bakoitzean 60 bat ordu izango dituzte ikasleek euskara ikasteko, hitz egiteko, ondo pasatzeko... erabileran eta ikas prozesuan sakontzeko.

Informazio gehiago/izen emateak: 637 200 100/ 946 253 596.

Udaberrian ere ikasi eta erabili euskara praktikoa!

2017/02/24

Euskarari kolorea aldatu zaio

iritzia: 
Donostiako Egiatik Agurainera, Amikuzen barna, paradigma berria ari da zabaltzen: ni euskaraz bizi naiz, zuk nahi duzun moduan erantzun eta kito. Elkarrizketa elebidunak mantentzetik hasi da iraultza berria. Zuk euskaraz ulertzen duzunez, nik ez dut hizkuntzaz aldatu beharrik. Izan ere, euskaraz ez hitz egin arren, uste baino jende gehiagok uler dezake euskara.



Donostiako Egia auzoan abiatutako ekimenaren eredua zabaltzen ari da eta honen inguruko erreportajea argitaratu dute Argia aldizkarian.

Hizkuntzak ez dira sekula gastua, inbertsioa baizik

iritzia: 
Aste honetan Berrian iritzi testua argitaratu da, Iñaki Garmendia Urkizu EGA Masterren zuzendari kudeatzaileak idatzitakoa. Bertan aipatzen du hizkuntzak ez direla gastutzat hartu behar, inbertsiotzat baizik.




Hemen irakur daiteke testua.

2017/02/23

Zaporeak Korrika

iritzia: 
"Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu AEK-k. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan".

Ostegun gizen giroan

iritzia: 

Inauterietako ostegun gizena dugu gaur eta giroan barneratu dira arratsaldetan Ordiziako euskaltegian izaten diren ikasleak. Pinpilinpauxa eta Beti ikasten taldeko kideak elkartu eta tunturroak egin dituzte. Hauek ere dotoreak,ezta?


Inauterietako argazki-bilduma hemen.

2017/02/22

Eguzkilore taldea itzuli da

iritzia: 
Ordiziako Eguzkilore taldea euskaltegira itzuli da, AISA 2 ikastaroa hasi baitute. A zer poza! Ongi etorri, koadrila!


Inauterietarako prest!

iritzia: 
Inauteriak ate-joka ditugu eta euskaltegian prest gaude! Inauterien inguruko bideo batzuk ikusi genituen lehenik ikasleekin, inauteriak noiz izaten diren jakiteko eta Euskal Herriko hainbat txokotan dauden pertsonaiak ezagutzeko.


Jarraian, tunturroa eta isipua egiteko eredu batzuk erakutsi eta azalpenak eman genituen. Ikasleak nahastuta taldekatu eta bakoitzak bere tunturroa eta isipua prestatu zituen eskuartean genituen materialak erabilita, hau da, egunkari paperak eta plastikoa.



Azkenean egindakoak soinean hartu eta argazkiak atera genituen dotore-dotore. 


Argazki galeria hemen.

2017/02/21

Izan Korrika laguntzaile!

iritzia: 


Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.

Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez direla nahikoa.


Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k. AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira.

Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa


Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, gure euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. 

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

Ama hizkuntzaren eguna

iritzia: 
1999ko azaroaren 17an, UNESCOk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egun (ingelesez, International Mother Language Day) izendatu zuen otsailaren 21a.  UNESCOk urtero antolatzen du egun hau kultura aniztasuna eta eleaniztasuna sustatu asmoz.


Ama hizkuntza kontzeptua hartu eta mezu ederra sortu eta eskaini zigun Amets Arzallus bertsolariak 18. Korrikaren amaieran, Baionan. Gozatu mezuaz!


2017/02/20

Korrikaren aplikazioa

iritzia: 

20. Korrikaren berri jaso nahi duzu mugikorraren bidez? Bada, Akting enpresak aplikazioa sortu du horretarako, IOS eta Android gailuetarako. Bertan, Korrika Kulturalaren agenda kontsulta daiteke eta, gainera, Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du, geolokalizazioari esker.



Korrikak irauten duen bitartean, martxoaren 30etik apirilaren 9ra, galdera lehiaketa egingo da. Egunez egun ibilbidearen inguruko galderak asmatzen dituztenen artean sariak banatuko dira eta, Korrika amaieran, beste zozketa bat egingo da sariak irabazi dituztenen artean. 

Korrikaren arropa salgai

iritzia: 

20. Korrikaren arropa kalean da eta hori aitzakiatzat hartuta, hainbat desfile egiten ari dira han-hemenka. Ostiralean, Donostiako AEKren lagunek kalera atera zuten arropa. Bretxa merkatalgunearen ondoan (bertan baitago denda ere) egin zuten desfilea aurtengo edizioko arropa erakusteko. Hainbat lagun ibili ziren alfonbra urdinaren gainean, tartean Realeko jokalariak eta First Model agentziako modeloak. 

Desfileko argazkiak Irutxuloko Hitzaren webgunean ikus daitezke. 

Beste desfile bateko irudiak ere jasota daude bideo honetan:



Arropak Beasainen salgai

Gure eskualdean, Beasaingo herri-dendan (San Inazio kalea 2, udaletxetik gertu) daude salgai 20. Korrikaren arropak. Ostiraletan, 17:00etatik 19:30era egoten da zabalik, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara


Dendara gerturatzerik ez baduzue, berriz, Internet bidez ere eskura dezakezue.

Jantzi batzuk eta atera euskara kalera!

2017/02/17

Marrazkitz

iritzia: 


Ikasleek hitz berri asko lantzen dituzte eta irudiak oso lagungarriak izaten dira barneratze-prozesurako. Hori dela eta, marrazkitz jolasa egin dugu egunotan Beasaingo AISA taldean. Ikasle bakoitzak marrazkia egin du arbelean eta ikaskideek hitza asmatu dute. Arbela marrazki ederrez bete dute ikasleek. Artistaren bat ere bada, gainera, tartean!

Pintxoak egin eta baloratu

iritzia: 
Ordiziako Harizti taldeko zenbait ikaslek pintxoak egin dituzte etxean eta klasera ekarri. Bakoitzak bere pintxoaren osagaiak azaldu ditu eta baita nola egin duten ere. 

Belar-meta


Osagaiak:
  • Ogi xigortuak
  • Arrautza egosia
  • Urdaiazpikoa
  • Olibak
  • Maionesa
Nola prestatu:
  1. Arrautza egosi,zuritu eta moztu.
  2. Arrautzaren barruan maionesa ipini
  3. Bi ogi xigortu jarri bata bestearen gainean eta urdaiazpikoa erantsi
  4. Arrautza ogi xigortuen eta urdaiazpikoaren gainean jarri
  5. Arrautzaren gainean bi oliba eta urdaiazpiko zatia ipini
Tortilla piperretan lo


Osagaiak:
  • Patata
  • Tipula
  • Arrautzak
  • Piperra
  • Olioa
Nola prestatu:
  1. Patatari azala kendu eta patata garbitu.
  2. Patata eta tipula moztu.
  3. Zartaginean olioa bota eta patata eta tipula bertan gorritu goxo-goxo ordubetez.
  4. Patata eta tipula zartaginetik atera, olioa kendu, arrautza nahastu eta gatza bota. 
  5. Zartaginean egin 5 minutuz.
  6. Piperra zartaginean egin, atera, moztu eta tortilla barruan sartu.
Arrautza beteak


Osagaiak:
  • Maionesa
  • Arrautzak
  • Olibak
  • Atuna
  • Piper gorriak
 Nola prestatu:
  1. Arrautzak egosi, erditik moztu eta gorringoa kendu.
  2. Atuna, gorringoa eta maionesa nahastu eta arrautzaren barruan sartu.
  3. Piperra eta oliba ipini gainean.
Azalpenen ondoren, ikaskideek dastatu egin zituzten pintxoak eta baita baloratu ere. Alor hauek hartu zituzten kontuan baloratzerakoan: osagaiak, aurkezpena, izena, zaporea eta lana. Guztien puntuazioa batu eta, azkenean, Tortilla piparretan lo pintxoak irabazi zuen, 93 punturekin. Arrautza beteak pintxoak bigarren postua lortu zuen, 90 punturekin,  eta hirugarren tokian Belar-meta pintxoa geratu zen, 86 punturekin.

2017/02/16

20. Korrikaren unitate didaktikoak prest

iritzia: 
Ikastolen Elkarteak eta KORRIKA beste behin indarrak batu eta elkarlanean 20. KORRIKAren unitate didaktikoak sortu eta aurkeztu dituzte Iruñeko Ezpeleta Jauregian. Haur Hezkuntzatik batxilergora, hau da, 3 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago materiala.


Aurkezpenean Koldo Tellitu, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria; Xan Aire, Ikastolen Elkarteko kidea, unitate didaktikoaren egilea eta koordinatzailea; eta Asier Amondo, KORRIKAko koordinatzailea izan dira, besteak beste. KORRIKAk eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean Euskal Herriko ikastetxeetan eta ikastoletan, ikas-materialaren bidez, 20. KORRIKAren mezua zabalduko dute.


Ikas-materialak ikusi eta deskargatzeko klikatu HEMEN.

Axari taldeko ikasleak ETBko albistegian

iritzia: 

Idiazabalgo Axari taldeko kide diren Mounir eta Zahara El Ouazzani anai-arrebak, ETBko 'Gaur egun' albistegian agertu dira. Ama bilbotarra dute eta, urte askoan kanpoan bizi ondoren, Euskal Herrira, Idiazabalera hain zuzen, itzuli da senarrarekin eta bi seme-alabekin. Ondo dakizuen bezala, semea eta alaba euskaltegiko ikasleak ditugu eta beraien esperientzia kontatu dute.


Hemen ikus dezakezue bideoa, 31:25 minututik aurrera.

2017/02/15

Udako barnetegietan deskontuak AEKren ikasleentzat

iritzia: 
AEK-ko ikaslea bazara, eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 17tik martxoaren 17ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEKren ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.


Gainera, hainbat aukera dituzu: familia barnetegiak, euskalduntze barnetegiak, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak, EGA/C1 prestatzekoak... Honatx datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 3tik 16ra, uztailaren 17tik 30era, uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, abuztuaren 14tik 27ra eta abuztuaren 28tik irailaren 10era

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (A2): uztailaren 17tik 30era eta uztailaren 31tik abuztuaren 13ra.

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN-UREPELE): uztailaren 17tik 28ra, uztailaren 31tik abuztuaren 11ra eta uztailaren 17tik abuztuaren 11ra

EGA/C1 MAILA AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA: Abuztuaren 14tik abuztuaren 27ra

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA (B1, B2): Abuztuaren 28tik irailaren 10era

FAMILIA BARNETEGIA: Uztailaren 3tik 14ra, uztailaren 17tik 28ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 11ra

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia! Ez galdu aukera!

Euskararen Donostia Binakako Lasterketa martxoan izango da

iritzia: 
Martxoaren 12rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.


Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil.Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak izango dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean- sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

Nahiz eta lehenengo postuetan geratu ez, parte hartzaile guztiek opari bana jasoko dute, lepo-berogarri edo buff bat, hain zuzen. Gainera hamaiketako ederra eskainiko digute guztioi Bretxako Lidl supermerkatuak zein Gartziategi sagardotegiak.

Izen-emateak: http://herrikrosa.eus/

Datu gehiago:

Ordua: 10:00etan
Irteera eta helmuga: Boulevardean, Bretxa parean.
Luzera: 6,00km
Prezioa: 20€ aldez aurretik.
Sari-banaketa Bretxan izango da.

Animatu eta egin korrika euskararen alde!

2017/02/14

Korrikaren sortzaileak

iritzia: 

Euskaren aldeko lasterketa zoragarria sortu zuten lagun horiek dira 20. Korrikaren. Larunbatean egin zen Korrikaren urtemuga-jaian omenaldi xumea egin zitzaien.



Berria egunkariko kazetariek ere bideo-erreportajea osatu dute eta bertan lehen Korrikaren sortzaile eta antolatzaileekin hitz egin dute.


Korrika Batzordeen hitzorduak

iritzia: 
 
Korrika Batzordeen hurrengo hitzorduak:
  • Ataun ⇨ otsailaren 21ean, asteartea, 17:30ean, San Gregorio auzoan.
  • Beasain ⇨ otsailaren 20an, astelehena, 19:00etan, AEKren euskaltegian.
  • Gabiria ⇨ otsailaren 16an, osteguna, 18:00etan, kultur etxean.
  • Gaintza ⇨ otsailaren 20an, astelehena,18:00etan, udaletxean.
  • Idiazabal ⇨ otsailaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, udaletxean.
  • Itsaso ⇨ otsailaren 28an, 20:00etan, udaletxean.
  • Itsasondo ⇨ otsailaren 15ean, asteazkena, 18:00etan, udaletxean.
  • Lazkao ⇨ otsailaren 16an, osteguna, 19:00etan, udaletxean.
  • Olaberria ⇨ otsailaren 20an, astelehena, 20.00etan, ikasgelan.
  • Ordizia ⇨ martxoaren 2an, 18:00etan, AEKren euskaltegian.
  • Ormaiztegi ⇨ martxoaren 2an, 20:00etan, udaletxe azpiko lokalen.
  • Segura ⇨ otsailaren 21ean, 19:00etan, udaletxean.
  • Zaldibia ⇨ otsailaren 23an, osteguna, 18:30ean, kultur etxean.
  • Zegama ⇨ otsailaren 22an, asteazkena, 19:30ean, kultur etxean.
  • Zerain ⇨ otsailaren 22an, asteazkena, 18:30ean, kultur etxean. 
Animatu eta parte hartu!

2017/02/13

Otsaileko lehiaketa

iritzia: 


Hilabete honetako galdera: Nola du izena 20. Korrikaren abestiak?

Saria: Korrikaren kamiseta.

Parte hartzeko azken eguna: otsailak 28.

Bidali zure erantzuna:
  • E-posta: goierri@aek.eus
  • Whatsapp mezua: 607 635 687

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.



Lehiaketaren laguntzaileak:

Korrika koordinatzaileari elkarrizketa Goiberrin

iritzia: 

20. Korrikaren Goierriko koordinatzaile den Maddi Jauregi legorretarra elkarrizketatu dute Goiberri aldizkarian, 'Kate motzean' atalean. Korrikari buruz eta beste hainbat zaletasun eta gusturi buruz galdetu diote. Irakurri elkarrizketa Goiberriren webgunean.

2017/02/09

Larunbatean izango da Korrikaren urtemuga-jaia

iritzia: 
20. edizioaren atarian, Korrikaren urtemuga-jaia ospatuko dugu, urte asko atzera, ideia ero bezain zoragarria izan zuten horiek omendu eta Korrikazale amorratuok festa-giroan elkartzeko asmoz. Hitzordua larunbatean, hilak 11, daukagu, Irungo Ficoba Erakustazokan.


Egun osoko jaia izango da, 13:00etan hasi eta 19:30ak aldera bukatu. Korrikaren ideia zoroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi zen gauzatzen, baina, otordu batean eman omen zitzaion behin-betiko forma. Horregatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezia izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Besteak beste, honakoen eskutik: Txaranga Pasai, Reyes Prados, Eñaut Gantxegi, Nerea Arriola, Gorka Zubeldia, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Sara Cozar, Artzen Letona, Peru Iparragirre, Kike Amonarriz, Amaia Irurtia, Elene Sorozabal... Eta zirkoa, antzerkia, bertsoa, bakarrizketak, dantza...

Korrika sortzaileei omenaldia 18:00etan egingo zaie. Bertan Asier Amondo Korrika arduradunak, Mertxe Mugika AEKren Koordinatzaile Nagusiak eta Korrikaren sortzaileek hartuko dute parte, baita aurreko Korrikatan arduradun izan direnek ere.

Bat egitera. Zuk egitera. BaTZuk.
Euskaraz.

2017/02/08

Lierni Elortzak irabazi du urtarrileko lehiaketa

iritzia: 
Urtarrileko lehiaketan 20. Korrika zein egunetan pasako den Goierritik galdetu genuen. Apirilaren 8an igaroko da euskararen aldeko lasterketa, eta zuzen erantzun duzuenon artean zozkatu dugu Errigoraren saski beltza. Euskaltegiko ikasleek atera dute garailearen izena eta Lierni Elortza segurarrari egokitu zaio saria. Gaur arratsaldean jaso du eta gustura asko joan da Lapurdi aldera, besoak bete produktu. Zorionak, Lierni, eta on egin!

2017/02/07

Bob Dylanen 100 kanta euskaratuko dituzte

iritzia: 
Jokin Zaitegi sariketaren helburua Literatura Nobel sariak euskaratzea izaten da eta oraingoan Bob Dylanen 100 kanta euskaratzeko beka izan da lehian. Gartxot Unsain musikariak irabazi du eta, beraz, berak izango du Dylanen abesti horiek euskarara moldatzeko erronka ederra. Irailean aurkeztu beharko du lana, urte amaierarako kaleratzea baita asmoa. ETBko 'Ahoz aho' saioan egin diote elkarrizketa.


2017/02/06

Korrikaren ikas-unitateak euskaltegietako ikasleentzat

iritzia: 
Korrikaren ingurumarian, euskararen aldeko lasterketa euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortzen dabil AEKren didaktika zerbitzua. Material sorta hau euskalduntzearen maila guztietarako -A1, A2, B1, B2 eta C1- moldatu dute.


Hemendik aurrera, eta martxoaren 30era bitartean, 20. Korrikari buruzko beste ikas-unitate batzuk sortzen eta argitaratzen joango da AEKren didaktika zerbitzua. Material didaktiko osoa ikasle guztien esku jarriko da, aurrez aurreko taldeetan zein autoikaskuntzan.

Material didaktikoa ikusteko eta deskargatzeko egin klik HEMEN.

Oharra: ikastetxeetako ikasleei zuzendutako material didaktikoa  otsail erdialdera izango da prest.

2017/02/03

Korrika batzordeen hitzorduak

iritzia: 

Korrika aurkezpen eta batzordeen hurrengo hitzorduak honako hauek izango dira:
  • Arama ⇨ otsailaren 8an, asteazkena, 18:00etan, udaletxean.
  • Ataun ⇨ otsailaren 7an, asteartea, 17:30ean, udaletxean.
  • Beasain ⇨ otsailaren 6an, astelehena, 18:30ean, AEKren euskaltegian.
  • Gabiria ⇨ otsailaren 16an, osteguna, 18:00etan, kultur etxean.
  • Gaintza ⇨ otsailaren 20an, astelehena,18:30ean, udaletxean.
  • Idiazabal ⇨ otsailaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, udaletxean.
  • Itsaso ⇨ otsailaren 7an, asteartea, 20:00etan, udaletxean.
  • Itsasondo ⇨ otsailaren 15ean, asteazkena, 18:00etan, udaletxean.
  • Lazkao ⇨ otsailaren 16an, osteguna, 19:00etan, udaletxean.
  • Legorreta ⇨ otsailaren 14an, 19:00etan, udaletxean.
  • Mutiloa ⇨ otsailaren 7an, asteartea,19:00etan, udaletxean.
  • Ordizia ⇨ otsailaren 9an, osteguna, 18:00etan, euskaltegian
  • Segura ⇨ otsailaren 9an, osteguna,19:00etan, kultur etxean.
  • Zaldibia ⇨ otsailaren 23an, osteguna, 18:30ean, kultur etxean.
  • Zegama ⇨ otsailaren 22an, asteazkena, 19:30ean, kultur etxean.
  • Zerain ⇨ otsailaren 22an, asteazkena, 18:30ean, udaletxean.
 Animatu eta parte hartu!

2017/02/02

Jende ugari bildu da talo tailerrean

iritzia: 


Kultur ekintza arrakastatsua izaten da talo tailerra, ezbairik gabe, eta atzokoa ere ez zen salbuespena izan, 110 lagun inguru bildu baikinen Arriarango Intxaurpe elkartean. Giro ederra sortu zen bertan bildutako euskaltegiko ikasle eta irakasle, ume eta helduen artean. 


Segurako talogileek orea nola egin irakatsi zuten eta tailerreko parte-hartzaileak adi-adi egon ziren begira. Gero, bakoitzak bere taloa egin zuen eta sutan erretzera eraman. Azkenik, txistorra, hirugiharra, gazta edo txokolatea barruan sartu eta dastatu egin zuten. Horretaz gain, txotx garaia izanik, nahi izan zuenak elkarteko sagardoa ere dastatu zuen.

 




Mila esker urtero ekintza hau antolatzen laguntzen diguten Segurako talogileei eta Intxaurpe elkarteko kideei. Eta nola ez, parte hartu zenuten guztioi. Datorren urtean ere elkartuko gara berriz!

Argazki galeria hemen.