2018/04/25

Goierriri buruzko galdetegia



Zaldibiako Azkarrak taldeko ikasleek galdetegia prestatu dute euskaltegiko gainerako taldeetan erantzun dezaten. Galderak gure eskualdeari buruzkoak dira, Goierri behea eta garaia barne. Gehienek erantzun jakina dute baina badira bi galdera ikasleen iritzia jakiteko sortuak. Hona hemen erantzun beharreko itaunak:

  • Non dago Amondarain erreka?
  • Zer mailatan dago Ordiziako errugbi taldea?
  • Zein da Goierriko herririk handiena?
  • Zein da eskualdeko herririk jendetsuena?
  • Non dago Igartza jauregia?
  • Zer altuera du Ausa Gaztelu mendiak?
  • Noiz izaten da Ardiki eguna?
  • Non dago Jupiter presa?
 Iritzia emateko:
  • Zein da Goierriko herririk politena? Eta itsusiena?
Erantzunak: iruzkinetan idatzi maiatzaren 9a baino lehen.Epea pasatakoan, Azkarrak taldekoek esango dute erantzunak zuzenak diren ala ez.

8 iruzkin:

  1. Kaixo!
    Goazen taldekoak gara eta hona gure erantzunak:
    - Non dago Amundarain erreka? Zaldibian.
    - Errugby taldea? Lehen mailan.
    - Herririk handiena? Ataun.
    - Jendetsuena? Beasain.
    - Non dago Igartza? Beasainen.
    - Zenbat metro ditu Gaztelu? 900 metro.
    - Ardiki eguna noiz? urriaren azken igandean.
    - Jupiter? Zaldibian.
    - Herririk politena? Ordizia, Segura, Zerain...
    - Itsuena? Itsasondo, Beasain...

    ErantzunEzabatu
  2. Auuuupa!
    Txakurtxulo taldekoak ere animatu gara. Gure ustez hauek erantzunak:
    Amundarain erreka Zaldibian barrena doa nagusiki, ORT ohorezko mailan dago, Ataun da Goierriko herririk handiena hedaduraz, Beasain biztanle gehien dituena, Igartza Beasainen dago, Gazteluk 900 metro pasatxo ditu, Ardiki eguna urriko azken igandean ospatzen da Zaldibin eta Jupiter Zaldibian dago, Amundarain erreka pasatzen da bertatik. Gure ustez Goierriko herririk politenak Idiazabal, Lazkao, Segura eta Olaberri gaina dira eta itsusienak Itsasondo, Beasain eta Legorreta.
    Ea bada!

    ErantzunEzabatu
  3. Arratsalde on!
    Hemetxe Izar Berriak taldekoen iruzkina. Ea asmatzen dugun:
    1.- Zaldibiakoa da Amondarain ibaia.
    2.- Lehenengo mailan dago rugby taldea.
    3.- Ataun da handiena.
    4.- Populatuena Beasain da, 14.000 herritarrekin.
    5.- Igartza Beasainen dago.
    6.- Gazteluk 901 metro ditu
    7.- Ardiki eguna urriko azken igandean izaten da.
    8.- Jupiter Zaldibian dago.
    9.- Politenak: Altzaga eta Ataun. Itsusiena: Legorreta.
    Horiek

    ErantzunEzabatu
  4. Adarra taldea5/08/2018 12:17 PM

    Kaixo, egun on!
    Adarra taldekoak gara eta hauek gure erantzunak:
    1-Amondarain erreka Zaldibian dago.
    2-Ordiziako errugbi taldea ohorezko mailan dago.
    3-Goierriko herririk handiena Ataun da.
    4-Eskualdeko herririk jendetsuena Beasain da.
    5-Igartza jauregia Beasainen dago.
    6-Ausa Gaztelu mendiak 901 metro ditu.
    7-Ardiki eguna Zaldibian urriko azken igandean ospatzen da
    8-Jupiter presa Zaldibian dago
    9-Goierriko herririk politena Olaberria da, bista politak dauzkalako, zabala delako eta etxe politak dauzkalako
    10-Goierriko herririk itsusiena Ormaiztegi da, espazio batean dena pilatua dagoelako:errepideak,industria,etxe politik ez eta gainera, tren geltokia urruti daukalako.

    Ea asmatzen ditugun!
    Orain zalantza bat dugu eta hau da galdera: Braulio presa eta Jupiter presa berdinak dira?

    ErantzunEzabatu
  5. Egun on!
    Hauexek dira Auskalo taldearen erantzunak:
    1- Amondarain Zaldibian eta Ordizian dago.
    2- Ordiziako errugby taldea ohorezko mailan dago.
    3- Hedaduraz Ataun da Goierriko herririk handiena.
    4- Goierriko herririk jendetsuena Beasain da.
    5- Igartza Beasainen dago.
    6- Ausa Gazteluk 909 metro ditu.
    7- Ardiki eguna apirilean egiten da, bazko asteazkenean.
    8-Jupiter Amondarain errekan dago, Zaldibian.
    9- Goierriko herririk politena Ordizia da eta itsusiena Itsasondo.

    ErantzunEzabatu
  6. Arratsalde on!
    Eguzkiloreak taldekoak gara hona hemen gure erantzunak:

    1- Zaldibian.
    2- Lehenengo mailan dago.
    3- Ataun da handiena.
    4- Beasain da jendetsuena.
    5- Beasainen dago.
    6- 901 metro ditu.
    7- Urriko azken igandean.
    8- Zaldibin dago.
    9- Politena Segura da eta itsusiena Itsasondo da.


    ErantzunEzabatu
  7. Azkarrak taldea5/10/2018 4:17 PM

    Kaixo:

    Zenbat erantzun! Oso pozik gaude.

    Hauek dira erantzun zuzenak: Amondarain erreka Zaldibian dago, Ordiziako errugbi taldea ohorezko mailan dago, Ataun da herririk handiena eta Beasain jendetsuena,Igartza Beasainen dago, Ausa Gazteluk 901 metro ditu, Ardiki Eguna urriaren azken igandean izaten da eta Jupiter Zaldibian dago.

    Adarra taldekoen galderari erantzuna: Bruno presa beste bat da, ez da Jupiter.

    Botoak kontatu ditugu eta hau atera da: Goierriko herririk politena Segura da eta itsusiena Itsasondo.

    Eskerrik asko eta hurrengora arte

    ErantzunEzabatu