Pasta egiten ikasteko tailerra egin genuen atzo Segurako Zopajale elkartean Aiert Izagirre sukaldariarekin. Lehenengo eta behin pasta nola egin irakatsi zien Izagirrek ikasle eta irakasleei.
- Osagaiak: irina eta arrautza
- Ontzi sakon batean bota 100 gramo irin eta arrautza bat
- Irina dagoen tokian zuloa egin eta arrautza bota
- Oratu guztia, plastilinaren antzeko testura izan arte
- Film gardenarekin bildu eta ordu erdiz egonean utzi
Behin orea izanik, egin nahi den pastaren araberako forma ematen zaio xaflak egiteko makinarekin. Ikastaroan, zentimetro bateko lodierako xerratan ebaki zituzten makinan.
Ondoren, bi modutara prestatu zuten pasta: alde batetik, lasagna eta, bestetik, ravioliak.
Irudietan ikus dezakezue Aiert Izagirrez gain, ikasle eta irakasleak ere lanean aritu zirela jo eta su.
Amaieran, prestatutakoa jan zuten.
Itxura ederra, ezta?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina