Wikipediako eduki asko 8-13 urte arteko haurrentzat luzeak eta konplexuegiak izan daitezkeela iritzita, Txikipedia sortu du euskal komunitateak. Milaka artikulu egokitu sortu nahi dituzte eta, horretarako, euskaldun orori luzatu dio gonbidapena Euskal Wikilarien Elkarteak.
Izan ere, gaztetxo askok jotzen du Wikipediara, batez ere eskolan eskatutako lanak egiteko informazio bila. Haientzat egokiagoak diren edukiak sortu nahian, wikilari batzuek euskarazko Vikidia
 abiarazi zuten 2015ean. Vikidia ere wiki-entziklopedia da –edonork 
idatzi, aldatu eta osatu ditzake artikuluak– baina ez dago Wikipediaren 
barruan. Frantzian sortu zuten 2006an. Vikidia garatuenak frantsesez eta
 danieraz daude. Frantsesezko bertsiotik eduki asko hartu eta itzuli 
dituzte euskarara, eta egokitu, euskarazko bertsiorako. Hala, euskarazko 
Vikidiak 1.000 artikulu inguru ditu. Orain Vikidiako edukiak 
Txikipediara eraman dituzte. 
Informazio gehiago ARGIA ALDIZKARIAN.  

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina