Mintzalaguna egitasmoa euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta
mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Egitasmo
honek hainbat helburu ditu: euskara hobetzea, gehiagotan erabiltzea,
euskaraz bizitzea, normalizazioaren alde egitea, ingurune euskalduna
sortu, indartu eta zabaltzea...
Astean behin bildu ohi dira, ordubetez edo, egunerokotasunean euskaraz aritzen
direnak eta euskara praktikatu nahi dutenak. Paseoan, kafetegian,
parkean edo edozein lekutan elkar daitezke, eurek nahi dutena euskaraz
egiteko. Horretaz gain, ikasturtean zehar kultur ekintzetan parte hartzeko aukera ere izaten da.
Izena eman nahi izanez gero, Ordiziako euskaltegira (943889174/ ordizia@aek.eus) jo dezakezue edota Hitzaro Kultur Elkartera (943
162 366/ hitzaro@gmail.com)
helbidera.Urriaren 21ean amaituko da izena emateko epea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina