Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den 
ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz 
euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz 
gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan,
 euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian 
ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin 
dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Azaroko ikastaroa martxan dago, urriaren 30etik azaroaren 24ra izango
 da. Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu.
 Ikusi hemen.
Prezioa: 536 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.
Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina