Ordiziako Eguzkilore taldeak makarroiak prestatzeko errezeta ekarri digu blogera. Hona hemen informazioa:
- OSAGAIAK:
- 300 gramo oilasko bularki.
- 100 gramo txanpiñoi.
- 50 gramo gazta urdin.
- 200 mililitro esne
- Koilarakada bat gurin.
- Gatz, pipermin beltz, perrexil eta oregano pixka bat.
- Tipula bat.
- Baratxuri ale bat.
- 500 gramo makarroi.
- NOLA EGIN:
- Oilasko bularkia, txanpiñoia, tipula eta baratxuria txikitu. Ondoren, zartagin batean frijitu.
- Gatza, pipermin beltza, perrexila eta oreganoa gehitu.
- Esnea, gurina eta gazta gehitu eta krematsua gelditu arte nahastu.
- Azkenik, makarroi egosiekin nahastu.
On egin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina