20.Korrikan jende askok hartu du parte Goierrin eta Korrika iritsi aurretik egindako ekitaldietan ere herritar asko izan dira. Ataunen talo afari jendetsua izan zuten, eta beste hainbat tokitan, besteak beste, herri afari ederrak antolatu zituzten.
Beasainen Zirkoreografia egin zuten herriko dantza taldeen eskutik eta plaza bete egin zen 20.Korrikaren kantaren doinuak dantzatzeko. Goierri Telebistako lagunek bideo honetan jaso dute.
Gauean kantu-afaria izan zen plaza azpian, Kantujirako kideek girotua. Bertako berri ere eman dute Goierri telebistako lagunek.
Goizaldeko ordu bietan, berriz, Korrika aurreko beroketak egin zituzten Bideluze plazan. Giro itzela sortu zen bertan!
Larunbat arratsaldean, Korrika Goierritik igaro ondoren, Erromeri bira izan zen Ordiziako Oaingu parkean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina