Iaz AEK-jendea egitasmo jarri genuen abian. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.
Joan den urtean, Lasarte-Oriako Juanma Iturriondo ezagutu genuen. Aurten, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutuko dugu. AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.
30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina