20.Korrika ostiraletik larunbaterako gauean iritsiko da Goierrira eta larunbat goizean aterako da Aztiria aldetik Legazpira. Hurrengo egunean, igandean, hilak 9, amaituko da Iruñean. Egun horretarako egitarau oparoa antolatu da, hainbat gunetan kokatuta.
Autobusa antolatu dugu Korrikaren bukaera jaira joateko, Iruñera.
- Ordutegia: Ordiziako tren geltokian 09:00etan, Lazkaoko Lazkao txiki plazan 09:15ean eta Beasaingo tren geltokian 09:30ean.
- Prezioa: helduek 10 €, langabetuek 7€ eta 14 urte arteko haurrek 4€.
- Izena-emateko: AEKren euskaltegietan, Ordiziako Herrikoan eta Kantoi tabernan eta Beasaingo Basakana eta Arrano tabernetan. Izena ematerakoan ordaindu behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina