2011/03/31

17. Korrika kulturala Goierrin.

iritzia: 
APIRILAK 1:
  • ITSASONDON, Laktrikun taldeak “Prest gaude” antzezlana taularatuko du. Iluntzeko 22:00etan,eskolako aterpean.Sarrera doakoa.
  • ZEGAMAN, “Zenbat gazte ausart!” korrika dokumentala ikusgai izango da kultur etxean 19:00etatik aurrera. Ondoren, Tobera musika eskolako txistulariekin poteoa eta Juan Karlos Irizar musikalariak disko aurkezpena.
  • IDIAZABAL: Gipuzkoako korrika 1.mus txapelketa jokatuko da, Xume tabernan gaueko 22:30ean hasita.
APIRILAK 2:
  • ZALDIBIA: Lardizabal eskolako gurasoek “Handaren sorpresa” lana antzeztuko dute eskolan, 17:00etan. Honekin batera, korrikaren aldeko diru bilketa eta korrika materiala salgai plazan.
  • LAZKAO: Plazan, 18:30etik aurrera korrikaren aldeko festa: taloak, dantzarik, trikitilariak...
  • ORMAIZTEGI: Arratsaldean Gipuzkoako korrika 1.mus txapelketa jokaldiak emango dira eta korrika materiala salgai plazan.
  • LEGORRETA: Korrikaren aldeko eguna: frontenis lehiaketa, mus txapelketa hauek arratsalde partean eta iluntzean bertso-afaria.
  • ATAUN: Korrika eguna: 18:00tatik aurrera San Gregorion, euskaraokea,patinaia erakustaldia...20:30ak aldera talo afaria eta ondoren “Zenbat gazte ausart!” dokumentala.
APIRILAK 3:
  • LAZKAO: Lazkao txiki gogoan. Lazkao txiki zelaian,eguerdiko 13:00etan. Bertan bilduko direlarik Goierriko bertso eskola, Oin Arin dantza taldea, Lazkao txiki musika eskola....
  • ZEGAMA: Erle eguna izanik, frontoian arropa salmenta goizeko 10:30etik aurrera.

2011/03/29

Korrika 17ren unitate-didaktikoak zikloka.

iritzia: 
Korrika 17ren unitate didaktikoak jaitsi nahi badituzue sartu hementxe.
Hona hementxe petoa:

Datorren ostegunean Arriarango Intxaurpe elkartean Hitz Tailerra.

iritzia: 

2011/03/25

Asteburu honetako KORRIKA 17ren egitaraua Goierrin.

iritzia: 
Datorren asteburura begira 17.KORRIKA KULTURALAK biltzen dituen ekimenak hauxek:
  • Itsasondon, korrika afaria izango da, iluntzeko 21:30ean , martxoaren 25ean.
  • Legorretan, martxoaren 25ean, korrikaren alde, gaztetxean SWITCH musika taldeak kontzertua eskainiko du. Iluntzeko 23:30ean eta sarrera 3€.
  • Gipuzkoako korrika 1.mus lehiaketa dela-eta , datorren larunbatean, hilak 26, Bi herri hauetan izango dira jokaldiak; Ezkio Itsason izango da arratsaldeko 17:30ean eta Ataunen 15:30ean.
  • Ataunen, bertso-saioa izango da , martxoaren 27ean, 18:00etan, San Martingo Herri Antzokian “Hamaika Bertutekoen” eskutik. Bertsolariak: Mantxi, Asier Otamendi,Julen Zelaieta, Adur Gorostidi, Mikel Arrillaga eta Aitor Urbieta. Gai-jartzaile lanetan Asier Ibaibarriaga izango da. Sarrera: 5€.
  • Zaldibian, martxoak 26, larunbata, arratsaldeko 16:30ean. Gazte Asanbladak antolatuta plazan .
  • Seguran, Iparra-Hegoa izanik, arropa egongo da salgai plazan.

2011/03/24

Legorretan, bihar, kontzertua GAZTE-PIKUN.

iritzia: 

Trufa ikastaroa egin dute Ordiziako jubilatuenean.

iritzia: 
Ordiziako jubilatuenean eskolak ematen ari da AEK. Erabilera bultzatzeko asmoz, eskoletan ikasitakoa praktikan jartzeko ikastaroa burutu zuten. Bertan, trufak nola egin ikasi zuten bertaratutako guztiek. Ikasleez gain zenbait herritarrek ere parte hartu zuten ikastaroan. Amaieran, dastatu ere egin zituzten, noski!

2011/03/23

Euskalakliparen aldeko bozka.

iritzia: 
Gaurtik aurrera gehien gustatu zaizuen Euskalakliparen aldeko bozka eman dezakezue, Korrika 17ren web-gunearen bitartez. Guztira, bideo laburren lehiaketa honetan 43 lan jaso dira. Jasotako lanen artean Goierrikoa ere bada; Segurako gazte asanbladak egindako "Indiana Jones, euskalakari. Bideorik baloratuenen artean Korrika 17k izendatuko duen epaimahaiak hartuko du azken erabakia. Euskalaklipik onenak I-PAD bat irabaziko du. Animatu eta bozketan hartu parte! Zein euskalakarik merezi du I-PAD-a, zure ustez? Sartu hementxe eta bozka eman!

2011/03/22

Abian da blog honetako lehiaketa.

iritzia: 
Abian da Goiztiri AEKren blogaren lehiaketa. Hemendik aurrera hilabetero galdera bat proposatuko dizuegu eta blogaren eskuinean ondorengo irudian klikatuta ikusi ahal izango duzue:
Hona hementxe hilabete honetako galdera:
  • Noiz eta zein herritatik pasatuko da Goierrin Korrika 17?Saria: asmatzen dutenen artean egingo dugu zozketa. Bost asmatzaile sarituko ditugu eta bakoitzari apirilaren 8ko, ostirala, eskualdeko afarirako bina txartel banatuko dizkiogu. Azken eguna: Apirilak 1
Bidali zure erantzuna gure helbidera: goierri@aek.org

Hitz tailerra Arriarango Intxaurpe elkartean.

iritzia: 

Goierriko Goiztiri AEK Euskaltegiak, Arriarango Intxaurpe elkartearekin elkarlanean, "Hitz tailerra" antolatu du. Amaia Agirre bertsolariak “Koplak nola egin” irakatsiko du. Datorren martxoaren 31n, osteguna. 18:00etatik 19:30era izango da Arriarango Intxaurpe elkartean. Herritar guztientzat irekia da, beraz, ANIMA ZAITEZTE!

2011/03/21

Korrika 17k Goierrin egingo duen ibilbidea.

iritzia: 
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. Hemen daukazue Korrika 17k Euskal Herrian zehar egingo duen ibilbidea, herriz herri eta orduz ordu zehaztuta: Ondorengoa Goierrin egingo duena:

Gipuzkoako Korrika 1. Mus Txapelketa.

iritzia: 
Gipuzkoako Korrika 1.Mus Txapelketa Goierrin ere jokatu eta jokatuko hainbat herritan. Hona hemen hurrenez hurren non:
  • Ordizia: martxoak 19, arratsaldeko 15:30ean.
  • Ataun: martxoak 26.
  • Mutiloa: martxoak 19.
  • Idiazabal: apirilak 1, 22:30ean.
  • Ezkio-Itsaso: martxoak 26, 17:30ean.
Sariak: finaleko bi bikotentzako afaria eta txapel bana irabazleentzat.

2011/03/18

Euskalakari, koplari lehiaketa abian da.

iritzia: 
Euskalakari, koplari deritzon lehiaketa antolatu dute Bertsozale elkarteak eta Korrika 17k elkarlanean. Parte hartu nahi duten lagunek sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi behar dute ama begira zazu, ikusi nuenean doinua erabilita, taldeka. Kopletarako erabiliko den gaia oso da aproposa Korrika 17ren mezua indartzeko. Izan ere, euskalakari baten egunari buruz idatzi beharko dute koplalariek. Korrika 17k antolatutako beste txapelketak, Euskalaklip eta Euskalaketa, ez bezala, honako lehiaketa hau itxia izango da, hau da, AEK-ko euskaltegietako ikasleek eta praktika egitasmoetako lagunek baino ezin izango dute parte hartu. Lanak e-mailez This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it bidaliko dira, apirilaren 1a baino lehen. Bertsozale Elkarteak osatuko duen epaimahaiak koplarik onena zein den erabakiko du. Irabazleak sari ederra izango du: afari edo bazkari bat sagardotegi batean, bi bertsolarirekin irabazten duen talde osoarentzat. Oharra: bertsoaldia idaztea eta bidaltzearekin aski da. Baina bertsolaritzan doinua ere ezinbesteko osagaia denez, antolatzaileek koplak abestera animatu nahi dituzte parte hertzaileak. Beraz, nahi duenak grabatu eta bidaltzeko aukera dauka; bideoz iristen diren bertsoaldiek puntu gehigarri bat izanen dute.

17. Korrikaren astebukaera honetako egitarau kulturala.

iritzia: 
ORDIZIA:
  • MARTXOAK 19: GIPUZKOAKO I.MUS TXAPELKETA plazan 15:30ean. Triki-poteoa 19:30ak aldera.
  • MARTXOAK 19: "La mexicana clandestina" eta "Erribera" kontzertuak gaztetxean 22:00etan.
ZALDIBIA:
  • MARTXOAK 18: IMUNTZO ETA BELOKI & MAIDER ANSA, diskoaren aurkezpena antzokian, 22:00etan. Aurrez:5€ / Bertan:8€.
LAZKAO:
  • MARTXOAK 18: OIN ARIN dantza taldearen ikuskizuna, Arerian,19:00etan.
  • MARTXOAK 19: EZOIKO AMA abesbatzaren emanaldia, parrokian, 20:00etan.
MUTILOA:
  • MARTXOAK 19: GIPUZKOAKO I. MUS TXAPELKETA.
SEGURA:
  • MARTXOAK 20: LORE ETA LANDARE AZOKA izanik, arropa salmenta.

2011/03/17

Negua joan da ta - Zea Mays

iritzia: 
Zea Mays musika taldearen "Negua joan da ta" abestia duzu honakoa. Zein esanguratsua den zeinuzko adierazpena!

2011/03/15

Korrika 17ren Euskal Herriko behin-behineko ibilbidea.

iritzia: 
Korrika 17ren Euskal Herriko behin-behineko ibilbidea duzue honakoa. Maitatu, ikasi, ari...EUSKALAKARI!

2011/03/14

Legorretako bakarrizketa lehiaketaren argazkiak.

iritzia: 
17. Korrikak antolatu duen Euskalaketa lehiaketaren kanporaketak egiten ari dira hainbat herritan. Legorretan ere egin zuten Euskalaketa bakarrizketa lehiaketa. Jende andana gerturatu zen bertara. Herriko hiru lagunek beraien lanak aurkeztu zituzten.
Giro ederra izan zen bertan. Hurrengo argazkian lehiaketaren irabazlea ikus dezakezue.

2011/03/11

Tolosako inauterietan AEKren ikasle eta irakasleak.

iritzia: 
Joan den astean, Ordiziako Goiztiri AEkren iluntzeko taldeko ikasle batzuk Tolosara joan ziren inauterietara. Inauterien gaia eskoletan landu ostean, Tolosara "jeiki, jeiki" erakusketa, inauterien ingurukoa, ikustera joan ziren.
Bertako giroa ikusteko, kalez kale ibili ziren, txarangekin dantzan desfilean parte hartuz, argazkian ikus daitekeenez. "El conquistador del fin del mundo" gaiaz mozorrotuta zihoan lagun-talde batekin bat egin eta haien ikurrina eskuan hartuta ibili ziren txarangaren atzetik saltoka. Nahikoa dantza egin ondoren, zerbait jan eta Ordiziara itzuli ziren. Ederki asko ibili ziren!

2011/03/08

Goierriko herri ezberdinetan Korrika 17ren arropa salgai.

iritzia: 
Goierrin Korrika 17. ediziorako arropa eta osagarriak erosi nahi izanez gero bada aukera zabala.
Goiztiri AEKren euskaltegietan eta Beasaingo herri dendan, Kale Nagusian, aurkituko du erosi nahi duen orok. Eta... martxotik aurrera baita Ordiziako asteazkenero egiten den ferian ere. Han izango gara! Hemendik gutxira internet bidez erosteko aukera ere egongo da Korrika 17ren orrialdean. Goierri guztian zehar, herriz herri ere mahaiak jarriko dira arropa eta osagarriak saltzeko. Hementxe egutegia:
  • ITSASONDO: otsailak 26 eta 28.
  • ARAMA; otsailak 28 eta martxoak 1.
  • LAZKAO: martxoak 2 eta 4.
  • ORDIZIA: martxoak 2, 6, 9, 16, 23 eta 30.
  • OLABERRI: martxoak 13 eta apirilak 9.
  • ARAMA: martxoak 10 eta 11.
  • SEGURA: martxoak 20.
  • ATAUN: martxoak 21 eta 22.
  • SEGURA: martxoak 25.
  • ORMAIZTEGI: apirilak 2.
  • ZEGAMA: apirilak 3.
Eta...hementxe!

2011/03/07

D’Elikatuzera AEKtik egindako bisita.

iritzia: 
Joan den astean, Ordiziako Délicatuz zentrora joan ziren Goierriko Goiztiri AEKren hainbat ikasle-irakasle eta Ordiziako hainbat herritar.

Gauza ugari ikusi eta ikasteko aukera izan zuten bertan, berataratutako guztiek. Gehien gustatu zitzaiena, besteak beste, Ordiziako historia eta bertako azokaren berri kontatzen zituzten bideoak, izan ziren. Horrez gain, elikadurarekin lotutako atala ere oso interesgarria iruditu zitzaien. Azalpenak amaitutakoan, bertaratutako asko animatu ziren nork bere burua pisatu, neurtu eta komeni zaien elikaduraren inguruko aholkuak jasotzera.

2011/03/05

Haristizabal baserrira irteera.

iritzia: 
Martxoaren 9an, Goierriko Goiztiri AEK eusaltegiak irteera antolatu du Hariztizabal baserrira. Pasta ekologiko, frutazaintza eta mermelada ekologikoaren inguruko tailerra izango da. Hariztizabal baserria, Gipuzkoako arte eta arkitektura ondarearen zerrendan katalogatuta dago; baserri hau noiz, zergatik eta zertarako egin zuten ere ikasiko da bertan. Pastak egiteaz gain, baserriaren eguneroko lanei buruzko informazioa eta ezagutza jasoko da. Hemengo gizartearen iragan hurbilaren eta horrek gaur egungoarekin duen lotura nabarmenak baitira.

2011/03/02

Ordiziako gaztetxea: lip duba

iritzia: 
Dotore ageri dira gero Goierriko Goiztiri AEKren EUSKALAKARIAK Ordiziako gaztetxeak joan den larunbatean kaleetan zehar grabatutako lipdub-ean.

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiaren ikasleak.

iritzia: 
Hona hemen Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegian aurtengo ikasturtean euskara ikasten ari diren hainbat ikasleren argazkiak.

2011/03/01

Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz!

iritzia: 

Egun Twitter zazpi hizkuntzatan dago, eta hurrengo itzulpenak zein izango diren erabakitzen ari dira. Katalanek, kanpaina batekin lortu dute baietza jasotzea. Aurrekaririk ez duen garaipen handia izango litzateke oraindik zazpi hizkuntzatan besterik ez dagoen mundu mailako zerbitzu bat gure hizkuntzan jartzea lortzea. Txiki eta hauskorraren ideia utzi, eta teknologia berrietan sendoa den hizkuntza gisa ikus gaitzatela lor dezakegu! Horregatik, kanpaina bat hasi dute Twitterreko zuzendariari euskarara ere itzul dezaten eskatzeko. Sartu eta emaiozu babesa! Ez baduzu Twitter konturik eta nolabait lagundu nahi bazenu, zure kontaktu guztiei bidaliz lagun dezakezu, hauek bere kontaktu guztiei bidaltzeko, horrela Twitterra duten euskaldun guztiek sina dezaten, eta ez dutenek, jakin dezatela jende bat honetan ari dela eta egiten badute, sina dezatela! Katalanek 3000 atxikimendurekin lortu dute baietza. Azalpen gehiago inork nahi balu: Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz