2019/10/09

Sagardoaren prozesua ezagutzen


Euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle, goizeko zein arratsaldeetako taldeetakoak, Ordiziako Tximista sagardotegian izan dira sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko. 

Amaia Blazquez sagardogilea izan zuten azalpenak ematen eta baita Aitor Esnaola ere.


Ikus-entzunezko baten bidez zertzelada nagusien berri izan zuten. Sagar mota ezberdinen beharra izaten dela azaldu zuten, azukre maila ezberdina izaten baitute. Sagar erregistroa (non bildua den, prentsaldi zenbakia...) egiten dutela ikasi zuten eta nola txikitzen dituzten ere ikusi zuten, besteak beste. 


Bukatzeko, sagardoa dastatu zuten mokadutxo batekin batera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina