2019/10/14

Euskararen Foru Dekretuari aurre egiteko deia, urriaren 19an Iruñean

Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III) Iruñean. Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausorik onartuko, ez diegu epaia aitzakiatzat hartzeko aukera emango. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina