Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago -120 orduko ikastaroak- egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
- Epea: otsailaren 4tik martxoaren 1era.
- Prezioa: 536 euro. Eskolak, egonaldia eta otorduak barne.
- Maila guztiak.
- Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596
Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina