21. Korrikaren Goierriko aurkezpena egin genuen joan den astean eta orain herrietako batzordeak jarriko dira martxan apirilera bitarteko kontuak antolatzeko. Hauek dira oraingoz lotuta dauden hitzorduak:
- Arama, Altzaga, Itsasondo: otsailaren 13an, 19:00etan, Itsasondoko udaletxean.
- Beasain: urtarrilaren 31n, 18:00etan, Igartza jauregian.
- Lazkao: urtarrilaren 30ean, 19:00etan, udaletxean.
- Ordizia: otsailaren 5ean, 18:30ean, AEKn.
- Ormaiztegi: urtarrilaren 29an, 19:30ean, kultur etxean.
- Segura: otsailaren 7an, 18:00etan, kultur etxean.
- Zegama: otsailaren 6an, 18:30ean, kultur etxean.
- Zerain: urtarrilaren 30ean, 18:30ean, kultur etxean.
Animatu eta parte hartu! Klika Korrika!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina