2019/01/30

Ipuinen magian murgilduta

Leire Zinkunegi ipuin kontalariaren saioa izan genuen asteartean Ordiziako Barrena jauregian eta bertan bildu ginen iluntzeko taldeetako ikasle eta irakasleak, eta baita hainbat herritar ere, tartean ume batzuk. 

Leirek hiru ipuin kontatu zituen: satorra, beheko erreka eta karakola I. Narrazio ederrak dira hirurak, mezu garrantzitsu eta gogoangarriak dituztenak eta zinez gozatu genuen entzuten. 


Amaieran, hizketaldia ere egin genuen, hiru ipuinen inguruko gogoeta egiteko.

1 iruzkin:

  1. Mila milesker Ordiziako aek euskaltegiari, oso gustura jardun nuen zuekin kontukontari! Besarkada handi bat!Leire

    ErantzunEzabatu