KORRIKAren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea.
Jaia, Ficoba erakustazokan egingo dugu (Irun, Gipuzkoa) otsailaren 11n; eguerdiko 13:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaituko dugu, KORRIKAren errepaso historikoa eginda. Sarrera 20 €-koa izango da.
Izena emateko hemen klikatu. Urtarrilaren 31n amaituko da epea, lehenago betetzen ez bada.
20. edizioko ospakizunean elkartuko gara, AEK eta KORRIKA maite ditugunok ez dugu hutsik egingo-eta. Aurreko edizioetako irudiekin osatutako bideoa ere prestatu dugu Ficobako deialdia indartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina