2017/01/10

Aizu! aldizkariaren urtarrileko alea kalean da


2017ko lehen alea kalean du Aizu! aldizkariak eta Korrika gerturatzen ari denez, badu lekua aldizkarietako orrialdeetan. Alde batetik, Miren Narbaiza musikaria dugu azalean, Zirkorrika Korrikaren kantan parte hartu duen abeslarietako bat. Narbaiza da elkarrizketa nagusiko protagonista eta bere musika ibilbideaz hitz egin du.


Bestetik, Asier Amondo Korrikaren arduraduna ere elkarrizketatu dute. Euskararen aldeko lasterketa erraldoiari buruz dihardu solasaldian.


Horretaz gain, 20. Korrikaren ibilbidea ere argitaratu dute, mapan irudikatuta eta ordutegiekin. Zirkorrika kantaren letrari ere egin diote tokia aldizkarian. 

Kontu hauek guztiak eta albisteak, erreportajeak...urtarrileko alean dituzue. Kioskoetan eskura dezakezue eta webgunean ere aurkituko dituzue zenbait eduki. Gozatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina