Beasaingo 27. Euskal liburu eta disko azokak igandean itxi zituen ateak, hiru eguneko jardunaren ondoren. Ostiralean euria egin zuen arren, jende asko inguratu zen eta beste egunetan ere ibili ziren herritarrak. Ekitaldi gehienetan ere jende dezente ibili da.
Ostiral goizean Gabonetako kartel lehiaketaren sari banaketa izan zen. Andramendi ikastolako Kimetz Furundarena izan da garaile aurtengoan. Ander Kortaberria (Alkartasuna Lizeoa), Irene Dominguez (Murumendi) eta Garazi Aranguren (La Salle) ere saritu dituzte.
Ostiral arratsaldean Beasaingo irakurle taldekoek euren hilabeteroko solasaldia egin zuten. Jon Benitoren 'Bulkada' poesia liburua izan zuten hizpide eta poemak ere errezitatu zituzten Karmelo Ezeizaren gitarra soinuez lagundurik.
Jarraian, Mari Kalanbreren laguntzaz Gabonetako argiak piztu zituzten eta musika eskolako trikitilariek alaitu zuten giroa. Olentzero eta Mari Domingi ere hurbildu ziren ekitaldira eta haurrekin gustura egon ziren.
Larunbat eguerdian Goierriko bertso eskolako gaztetxoak aritu ziren bertsotan. Gemma Urteaga izan zen gai-jartzaile eta Ane Beloki, Itziar Mendia, Maddi Aiestaran eta Gartxot Ramirez aritu ziren inprobisatze lanetan.
Bertsolariek bi zatitan egin zuten saioa eta bien erdian Xabier Mendigurenen Alsina liburuaren inguruko solasaldia izan zen.
Arratsaldean, berriz, Mikel Alvarezek gidatuko mahai-ingurua izan zen, musika-lanen autoedizioaren inguruan. Honako musikari hauek parte hartu zuten: Iñigo Ibarrondo (Zingira), Alain Lopez (Sukarra 37) eta Ion Olano (Znort Facers).
Solasaldiaren ondoren, Iñigo Ibarrondo eta Alain Lopezek launa abesti jo zituzten.
Igandean, Migranteen eguna izaki, 'Beasaingo hizkuntzak' izeneko ekitaldia egin zen. Beasainen hitz egiten diren hizkuntzak, haietako asko gutxituak, ikusarazi nahi izan zituzten ekitaldi honetan.
Kale antzerkiarekin amaitu zen aurtengo egitaraua eta arratsaldean itxi genituen azokako ateak.
Eskerrak eman nahiko genizkieke azokan erosketak egin dituztenei eta ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Segi euskal kultura kontsumitzen eta gozatzen, eta datorren urtera arte!
Argazkien bilduma
Bideo bilduma

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina