Gaur goizean aurkeztu ditugu Goierriko bost herritan egingo diren euskal liburu eta disko azokak. Urteroko moduan, elkarlanean antolatu ditugu Ordizia, Segura, Ataun, Lazkao eta Beasaingo azokak, 'Azokak batzen gaitu' lelopean. Azpiko bideoan duzue jasota gaurko aurkezpen bateratua; bertan, ordezkariek euren azokari buruzkoak azaldu dituzte eta ekintza osagarrien berri eman dute.
Beasaingo azoka Goiztiri AEK euskaltegikook antolatzen dugu, Beasaingo Udalaren eta Mirentxu liburu-dendaren laguntzaz. Azokan liburuak, diskoak eta jokoak topatuko dituzue, %15eko deskontuarekin. Aurten ere Gernika pasealekuan jarriko den karpan izango da azoka, ostiral goizetik igande arratsaldera.
Ordutegia
- Ostirala, hilak 16. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Larunbata, hilak 17. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Igandea, hilak 18. 11:00etatik 14:00etara eta 17.00etatik 19:00etara.
Ostirala, hilak 16
- 11:00etan Olentzerotako kartel lehiaketaren sari ematea, Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean.
- 17:00etan Irakurle taldearen saioa.
- 18:30ean. Gabonetako argiak piztea. Mari Kalanbrek argiak piztuko ditu eta Olentzero eta Mari Domingi ere hor izango dira. Txilibutxofekoek gunea apainduko dute. Ekitaldi honen aurretik eta ondoren, Musika Eskolako trikitilariak arituko dira.
- 12:00etan. Goierriko bertso eskolako bertsolariak.
- Jarraian, Xabier Mendigurenen Alsina liburuaren aurkezpena. Maitane Legarretak aurkeztua.
- Ondoren, Goierriko bertso eskolakoen saioa.
- 18:30ean. Goierrin sortutako disko-ekoizpenen inguruko mahai-ingurua. Moderatzailea: Mikel Alvarez.
- Aurtzakaren dantza-emanaldia Usurbe antzokian. Liburu azokan erabiltzeko bost bonu zozkatuko dira sarrerarekin batera.
- 19:00etan. Kontzertua herriko musikariekin.
- 11:30ean. 'Beasaingo hizkuntzak' ekitaldia.
Migranteen nazioarteko eguna izanik, Beasainen hitz egiten diren hizkuntzak bistaratu nahi ditugu. Bidez batez, beasaindarren kulturari leku txiki bat egin nahi zaio. Jakin badakigu, gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntzaz gain, gutako askok badugula hizkuntza propioa, askotan, gainera, hizkuntza gutxitua dena. Horiek ikusarazi nahi ditugu migranteen egunean, gure artean errotua dagoen kultur ekimen baten bateko egitaraua txertatuta, Liburu Azokan hain zuzen ere.
Kantujirak bi abesti abestuko ditu. Ondoren,Beasaingo hizkuntzak bistaratzeko ekimena egingo da. Guztien artean, Txoria txori abestuko da eta Kantujirakoen beste bi
abestirekin itxiko da ekitaldia.
- 13:00etan. Kale antzerkia, Vademekun antzezlana.
Beste herrietako azoken berri goiko bideoan eta Goierriko Hitzan.
Etorri azokara eta parte hartu ekitaldietan! Azokak batzen gaitu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina