Euskaltegiko ikasle den Fran Iglesiasek errege-opila nola egin irakatsi zigun atzo Beasaingo Aizkorri mendizale elkartean. 40 lagun elkartu ginen, euskaltegiko kide eta herritarrak bateratuta, eta guztiak adi-adi egon ziren, begira eta pausu guztiak idatziz jasotzen.
Franek ikaskide duen Ana Merino izan zuen laguntzaile. Lan ederra egin zuen Anak ere; bejondeizula, Ana!
Anak orea egin zuen Franen laguntzaz baina ore hura egonean utzi behar zenez hiruzpalau orduz prestatu aurretik, aurrez egonean edukitako orea ekarri zuen Franek etxetik eta harekin egin zuen ondorengo prozesu osoa. Horretaz gain, etxean egindako errege-opila ere ekarri zuen, elkartean bertan esne-gainez bete zuena. Beraz, bi errege-opil izan genituen amaieran: bata esne-gainez betea eta, bestea, labetik atera berria, gainazalean frutak zituena, bestelako betegarririk
gabea.
Anak eta Franek elkartean bertan prestatutako orea Gorka Gorrindo ikasleak eraman zuen etxera. Bertan landu zuen maitasun osoz eta a zer errege-opil dotorea atera zitzaion! Itxura ederra du eta baita zaporea ere! Izan ere, ikaskideek eta irakasle batzuek dastatzeko aukera izan dute gaur goizean. Zorionak zuri ere, Gorka, eta mila esker!
Argazki galeria osoa hemen.
Errezeta pausoz pauso, argazkitan (Gorka Gorrindo ikasleak ateratakoak)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina