Abenduaren 2an, azokako lehenengo egunean, Ikasle egunean, euskara ikasten ari diren helduen taldeek (euskaltegi, berbalagun, irakurketa klubak...) hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerra, hip-hop tailerra, Wikipediaren funtzionamendua ezagutu eta bertan editatzen ikasteko tailerra eta Durangoko 'listoriatura'-ri buruzko bisita gidatua, besteak beste. Wikipediaren inguruko tailerrean oinarrizko euskara maila izatea beharrezkoa izango da.
Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea:
- E-posta: ikasleak@durangokoazoka.eus
- Telefono zenbakia: 946 818 066
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina