14.000 inguru dira eskatutako saskiak! Jauzi ederra. Inoiz baino 
gehiago izan dira eskatzaileak. Eta ez hori bakarrik, inoiz baino 
zabalpen handiagoa izan du kanpainak berak eta  amets berrietarako 
egindako deiak kalean, ahoz.aho, sare sozialetan, komunikabideetan... 
Ederra izan da. 
Ahalegin kolektibo honi esker, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa 
izango dugu aurtengoan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Bere 
garaian euskararen berreskurapenerako, Nafarroa hegoaldeko euskaltzale 
ameslariek, martxan jarritako proiektuek aurrera jarrai dezaten hauspoa 
izango da zalantzarik gabe. Eta harago goazenez, Nafarroa hegoaldeko 
euskalgintzaren amets berriak hauspotzeko ere izango da baliagarri.
Azaroaren 19an Ablitasen Euskal Herriko bazter desberdinetatik 
bertaratuko garen lagunok, bertako lagunekin batera, berriro ere 
auzolanaren argazki polita osatuko dugu milaka kutxa muntatzeko.Eta 
hurrengo egunetan, auzolanean jakina, eskuz esku helduko dira Euskal 
Herriko txoko guztietara, 200 herritik gora izango dira kutxa beltzak 
eta kutxa zuriak helmuga izango dituztenak. Ederra!
Segi dezagun bada #ZURIesker ametsak egia bihurtzen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina